Zerbitzuak

Kirola

Kirolari eta kirolariari soilik eskainitako farmaziaren atal berria. Sail honetan, edozein kirol diziplina dela ere, kirolariak behar dituen aholku eta produktu guztiak aurkituko dituzue.

Kirol-osagarriak

FINISHER

Kirol-saileko produktu nagusia zientifikoki frogatutako kalitate, segurtasun eta eraginkortasun handiko FINISHER kirol-osagarrien produktu sorta da: barratxoak, gelak, sobre disolbagarriak…

Produktu hauek txirrindularientzat, trail-runner-entzat, runner-entzat eta errendimendua eta berreskurapena handitzea bilatzen duten gainerako kirolarientzat bereziki pentsaturik daude.

Kirol-osagarriak

SURAVITASAN ETA SOLGAR

Kirol-medikuek gomendatutako SURAVITASAN eta SOLGAR etxeetako beste elikadura-osagarriak ere baditugu.

Ortopedia-produktuak

FARMALASTIC

Kirolariarentzako gure ortopedia-produktuak FARMALASTIC etxekoak dira: eskumuturrekoak, orkatilakoak, belaunekoak, gerrialdekoak nahiz errotula eta ukondo bandak eskuragarri ditugu.

Proceso de medición de grasa corporal

Antropometriak

Gorputz-osaeraren jarraipena

15€

Osasunaren, kirol-errendimenduaren eta nutrizioaren aurrerapena aztertzeko datuak, kirolarientzat bereziki pentsatuta:

– GMI

– Perimetroak

– Gerri/aldaka ratioa

– Larruazaleko tolesturak (larruazalpeko koipea)

– Gantz, muskulu eta hezurren %

– Proportzionaltasuna

– Somatotipoa

Óscar Echeveste Echarrik, 1. mailako ISAK antropometrista gisa akreditaturik, botikan bertan egokitutako bulego erosoan neurketa, azalpen eta jarraipen hauek egiten ditu.